XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eta hau nirea da esateaz arduratu zen lehena, eta hori sinesteko bezain jende sinplea aurkitu zuena, izan zen gizarte zibilaren fundatzailea.

Ideia horrek, bestalde Pascalen Pentsamenduetan aurreko erlatibo bat duenak, luze eta zabal garatzen da.

Eta Hitzaldiak dio desberdintasunik ia ez bazegoen ere naturako egoeran (...) azkenik egonkor eta legitimo bihurtzen dela jabetza eta legeen ezarpenaren bitartez.

Badakigu ikuspegi ezkor hori gainditzen ahalegindu zela Rousseau GIZARTE-HITZARMENa idaztean.

Horretarako uko egiten dio argibide historikoari eta politiko eta moralera jotzen du.

Baina berdintasun juridikoa dena ez denaren kontzientzia du beti; gogora dezagun I liburuko IX kapituluari egiten dion bere ohar bat, non dioen:

Gobernu txarren pean berdintasun hori itxurazko eta engainuzko hutsa da; behartsua bere miserian eta aberatsa bere usurpazioan edukitzeko bakarrik balio du.

Izatez, legeak beti baliagarri dira zerbaiten jabe direnentzat eta kaltegarri ezer ez daukatenentzat.

Esan nahi du, testuingurutik ateratzen denez, gehien daukatenentzat, gehiegi daukatenentzat baliagarri direla.

Horrela, Rousseau ezin izango da inoiz demokrazia zentsatarioaren ideologo izan.

Liberalismo zorrotzak, zeinarentzat Estatua gizarte-itunaz aurreko askatasun- eta jabetza-eskubideen kontzepzio zorrozki iusnaturalista batean errotuen bermea baizik ez den, Locke du ordezkari.

Baina arrazoiz esan izan da Rousseau (hemeretziar liberalek beratzaz egindako interpretazioaz bestetara) Rousseau haustura-gune bat dela kontzepzio klasiko iusnaturalistan.

Roussoniar berrinterpretazio hori Umberto Cerroni eta Galvano della Volpe italiarrekiko oso zorduna dena da Jean-Jacquesen obra berreguneratzen duten arrazoietariko beste bat.

Ikuspuntu horren arabera, Rousseauk iusnaturalismoaren krisia irekitzen du nolabait, (...).